ESPEZIALITATEAK

Garapen pertsonala

Garapen pertsonalak zure bizitza hobetzen du

Ez duzu krisian egon beharrik zure burua zaintzen hasi eta benetako potentziala aurkitzeko.

Zure ongizaterako ikuspegi berri bat

Gaur egun garapen pertsonala merezi duen arreta jasotzen ari da. Urte askotan psikoterapia arazo edo nahasmendu larriekin bakarrik lotu izan da eta bizitza “normala” zeramatenentzat alferrikakoa zela uste zen. Baina joera hori aldatu egin da.

“Terapia onegia da gaixoek bakarrik gozatzeko.”

Zure burua hobeto ulertzeko autoezagutza bidaia bat hasi nahi izatea arrazoi nahikoa da
terapia hasteko. Benetako beharrak ezagutzeko lehen pausua da eta zure jokabideek
helburuetara hurbiltzen zaituzten aztertzeko balio du. Baita inkontzienteki zure buruari jartzen
dizkiozun tranpak ezagutzeko ere.

Zer da garapen pertsonala?

Garapen edo hazkunde pertsonala deitzen diogu gure burua sakonki ezagutzen laguntzen digun prozesuari. Bizitzan topatzen ditugun zailtasun asko konplikatu egiten zaizkigu gure buruaz dugun ezjakintasunagatik.

Askotan uste dugu badakigula zer nahi dugun baina gure ongizatearen aurka jotzen dugu. Zergatik? Gure nortasunaren zati handi bat portaera automatiko eta inkontzienteek osatzen dutelako. Garapen pertsonalak sufrimendua eragiten diguten patroi horietan zentratzen laguntzen digu, horiek ulertu, erregulatu eta lasaitasuna lortzeko.

Zure prozesua hastearen onurak

Emozioen kudeaketa zentzuduna
Autokontzientzia haundiagoa izateak gure sentimenduen kontzientzia haundiagoa dakar. Emozioak zergatik sortzen diren ulertzen hasten gara, zer esan nahi diguten eta zer neurri hartu behar ditugun oreka berreskuratzeko. Jakintsu batek behin esan zuen moduan: “Hanka sartzen jarraituko dugula kontuan izanda, helburua gero eta dotoreago ateratzen ikastea da”.

Ongizate handiagoa eta barne bakea
Helburua ez da emozio desatseginak sentitzeari uztea, sortzen direnean egiten duguna kontrolatzea baizik. Pixkanaka, inpultsibitateak hausnarketari bide ematen dio, estres gutxiago eta antsietate maila baxuagoak dakartzan erregulazio osasuntsua lortuz.

Harreman pertsonal osasuntsuagoak
Askotan eredu toxikoak errepikatzen ditugu ez dakigulako nola jokatu modu ezberdinean edo iraganean ikasitakoa errepikatzen dugulako. Gure benetako beharrak identifikatzen ditugunean modu aberasgarriagoan erlazionatzen ikasten dugu eta harreman kaltegarrietatik urruntzen gara.

Bizitzako erronkei aurre egiteko prestatzea
Garapen pertsonala giharrak tonifikatzea bezalakoa da, baina maila psiko-emozionalean. Ez gaitu minaren aurka immunizatzen (galerak edo kolpeak bizitzaren berezkoak dira), baina oinarri sendoa sortzen du krisialdiei arrakasta handiagoarekin aurre egiteko eta, hortaz trauma gutxiagorekin.

Osasun fisikoa hobetu
Ongizate emozionalak eragin zuzena du gure fisiologian. Barne-zaintzaz arduratuz, autozainketa ohitura hobeak hartzen ditugu gure osasun orokorra hobetuz. Hazkunde pertsonalean inbertitzea zure osasun orokorrean inbertitzea da.

Bide hau zuretzat al da?

Garapen pertsonalak ez du adinik ezagutzen. Bidaia hau hasteko behar den guztia hazteko nahia da.
Nahiz emozio biziak kudeatu behar dituzten nerabeak izan edo etorkizun asebeteago baten bila dabiltzan helduak, ez da inoiz berandu gure buruari buruz ikasteko. Edozein une da ona hasteko.

Hasiko al gara zure bidaiarekin?


Elkar ezagutzeko hasierako informazio saio bat antolatu.

Scroll to Top