Niri buruz
Niri buruz
Ibilbidea
Osasun psikologoa (kolegiatu zenbakia 27394) eta Gestalt terapeuta. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasia. Psikoterapian espezializatua Donostiako CPH Bidean eskolan. Gestalt terapian masterra. Claudio Naranjoren SAT eskolan Eneagraman formatua. Helduen eta nerabeen terapian esperientzia zabalekoa.
Pertsonala
Gaztetatik izan dut intuizio dezente eta pertsonak ulertzeko grina. Garai latzak bizitzen ari diren pertsonei laguntzeko ahalmen berezia garatzen joan nintzen urteen poderioz. Hau ikusirik, EHU-n Psikologia gradua ikastea erabaki nuen lehenik eta behin. Eta bestetik, nire garapen pertsonala hasi nuen banakako terapiara joanaz.
Lizentziatura bukatu nuenean psikoterapian espezialitzea erabaki nuen. Donostiako CPH Bidean eskolan masterra egin nuen Patxi Sansinenea eta Amaia Saenz de Aurtenetxeren eskutik. Era berean, nire banakako terapiarekin jarratiu nuen urte luzez.
Nerabeen harrera pisuetan lanean aritu nintzen urte batzuetan. Ondoren, Bartzelonara bizitzera joatea erabaki nuen garapenari beste bultzada bat eman nahian. Erronka berriak nahi nituen. Nagusiena katalana ikastea zen eta lortu nuen, hortaz, saioak euskaraz, katalanez eta gazteleraz eskaini ditzaket.
Drala Gestalt psikologia eskolako taldeko kide izan nintzen eta profesionalki ikasteko eta perfekzionatzeko aukera eduki nuen Kike Villatoro eta Leonor Martorellen begiradapean.
Urte hauetan profesional bikain ugarirekin lan egiteko eta ikasteko aukera izan dut. Besarkadarik beroena bidali nahi diet honako hauei: Adela Moragas, Manuel Ramos, Pepita del Olmo, Catalina Lladó eta Cristina Nadal.

