ESPEZIALITATEAK
Dolua
Dolua: integraziorako eta oroimenerako bidea
Dolua ez da ahaztea; galera zure bizitzaren historian integratzen ikasi eta berriro bizitzen ikastea da. Prozesu mingarria da baina beharrezkoa berriz ere lasaitasuna eta barne-oreka berreskuratzeko.

Zer da dolua?
Dolua galera esanguratsu baten aurrean hasten den prozesu psikologikoa da. Haren helburua gertatutakoa onartzen laguntzea, mina lantzea eta bizitako gainerako sperientzien artean integratzea da. Ez gara maite dugun pertsona baten heriotzaz akarrik ari; lana galtzeak, harreman bat amaitzeak edo maskota baten galerak ere dolu- prozesu bati ematen diote hasiera.
Beharrezko trantsizioa:
Ulertu dolua galeraren aurreko errealitatearen eta errealitate berriaren arteko zubi gisa.
Dolu bakoitza bakarra da, bai intentsitateari bai iraupenari dagokienez, eta ohikoa da antsietatea, beldurra, erruduntasuna edo tristura sakona bezalako sintomak agertzea.
Doluaren 5 etapak: bidaia emozionala ulertzen
«Hau ezin zait niri gertatu». Min jasanezinarekiko babes-erantzun naturala da. Ukapenak denbora ematen digu pixkanaka gertatutakora egokitzen hasteko. Buruak gertatutakoa badaki ere, gorputzak oraindik ezin du onartu. Amets gaizto batean bizitzea bezalakoa da.
Oso bizia izan daitekeen haserrea agertzen da. Are mingarriagoak diren emozioetatik, hala nola tristura sakonetik, babesten gaitu, eta aurrera egiten laguntzen digu. Osasungarriena energia hori askatzea da, barruan blokeatuta gera ez dadin. Etapa honetan, gainera, ohikoa izaten da erru-sentimendua agertzea.
«Zergatik?» galderari erantzuna bilatzen saiatzen gara, eta galera saihestu ahal izan zela irudikatzen dugu. Adimena aukera guztiak aztertzen hasten da errealitatea nolabait alda litekeela pentsatuz. Uneak behin eta berriz gogora ekartzen ditugu, isilean dena lehen bezala izateko itxaropenari helduz. Emozioen aurrean adimenak erabiltzen duen babes-mekanismo bat da.
Min sakonean eta hutsune mingarrian murgiltzen gara. Atsekabea, malenkonia eta negar egiteko gogoa bidelagun bihurtzen dira. Ez gara nahasmendu depresibo bati buruz ari, tristurari bere lekua emateko beharrezkoa den garai bati buruz baizik. Egokiena sentimendu horiei tokia ematea da: sentitu, negar egin, hitz egin eta besteen babesa onartzea.
Galerak eragindako tristurarekin bizitzen ikasten dugu eta mina ez da lehen bezain bortitza. Horrek ez du esan nahi ahazten dugunik; gertatutakoa gure bizitzaren parte gisa integratzen dugula baizik. Berriro ere ilusioa berreskuratzen dugu, eta erru-sentimendurik gabe gozatzeko baimena ematen diogu geure buruari. Lasaitasunaren eta esker onaren sentimendua nagusitzen da, bizi izan duguna eta utzi digun ondarea aitortuz. Hazteko eta heldutasunerantz urrats bat egiteko aukera ere bada.
Zein da fase hauen benetako funtzioa?
Dolu patologikoa edo konpondu gabekoa: prozesua gelditzen denean
Dolu patologikoaz hitz egiten dugu dolu-prozesua zailtzen denean eta egoerak gainezka egiten dionean pertsonari. Honek aurrera egiteko ezintasunean harrapatuta uzten dio.
Bizitza geldiarazten duen paralisia: pertsona ez da bere eguneroko bizitzarekin aurrera egiteko gai, eta bere inguruko guztia geldirik geratzen dela ematen du, baita oinarrizko eguneroko zereginak ere. Ohikoa izan daiteke oso galera esanguratsuen ondoren, hala nola bikotekidearen edo gurasoen heriotzaren ostean.
Egokitzapenik gabeko jokabideak: jokabide kaltegarriak ager daitezke, hala nola mendekotasunak, nork bere buruari min egitea edo oinarrizko beharrak ez asetzea. Horrek pertsonaren osasun fisikoa zein psikologikoa arriskuan jar dezake.
Agurraren garrantzia: prebentziorako funtsezko faktoreetako bat galdutako pertsonari edo egoerari agur esan ahal izatea da. Agur hori egiteko aukerarik ez dugunean, dolua patologiko bihurtzeko arriskua handitu egiten da.
Bidelagun bat
Mina jasanezina bihurtzen denean edo dolu-prozesua zailtzen denean laguntza profesionala funtsezkoa da. Terapiak ez du prozesua bizkortzen, ezta mina desagerrarazten ere; baina doluaren fase bakoitza bere babes- eta integrazio-funtzioa betez igarotzen laguntzen du.
Ez egin bidea bakarrik
Elkar ezagutzeko lehenengo saio bat egin nahi?
